2009.12.17_ HAMAIKETAKO-BILERA

00_EGOERA: IKASLEAK KONTZENTRATU DIRA,

Aurreko ostiralean, Abenduaren 11ean, DAGETeko ikasleak kontzentrazio jendetsua egin zuten.

01_BILERAKO PUNTUAK

- Impresioak: Jendea oro har nahiko gustora geratu zen eta ikasleak informatu izanaz gain, erantzun bat badagoela ikusi ahal izan zen.

Zenbait irakasleren adostasun hitzak entzun dira, eta seinale positibotzat hartzen da.

- Irakasle-Ikasle KOMISIOA, arratsean bilduko da lehen aldiz eta aipatutako gaiez asanblean hitzegingo da gero. Kideak ere aukeratu behar dira.

- Erdal adarreko ikasleen aldetik, bilera hauen eta gai politikoen arteko nahasketa ote dagoen sumatu da. Agian agirien estetikak izan lezake eragina.

- Informazioa oraindik ikasle guztiei behar bezala iriste ez zaiela aipatzen da, erremedio posibleak planteatuz.

02_ONDORIOAK

- KOMISIOA aurrera doa eta 2 kide aukeratu dira ikasleen ordezkari. Gaiak hurrengo asanbladan hitzegingo dira.

- INFORMAZIOA zabaltzeko, sarreran tablado permanente bat planteatu da, astero gertatuaren berri emanez.

- Kartel eta propaganda estética aldatzea pentsatu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario