2009.11.19_ KONTAKTUAK ZUZENDARITZA ETA IRAKASLEEKIN

00_EGOERA: IRAKASLEEN PARTETIK MUGIMENDUAK

Mario Sangalli departamentuaren izenean egindako proposamena aztertu eta gure zalantzak luzatu zitzaizkion.

Beste irakasle eta zuzendaritzaren aldetik ze erantzun izan zuen jakin nahi izan genuen baina aurreko eguneko (2009-11-18) junta bileran irakasleek ez zutela irakurri esan zuten.

01_BILERAKO PUNTUAK

- Orain arte emandako pausuak gure helburua definitzera eraman gaituzte, baina jendea gaiaz nekatzea ere bai.

- Jendea konsziente egin behar da GUZTION heziketan KAPak duen garrantziaz.

- Konsziente ikasle talde bezala 1600 ikaslek dugun indarraz, baina baita zenbait momentutan egin beharko diren esfortzuetaz ere.

- Ikasleok geure bide eta ekimen propioa izan behar dugu, gauzak proposatu eta exigitzerako orduan. Irakasleen edo zuzendaritzaren zain, ez da inoiz GURI komeni zaigun emaitzarik lortuko, orain arte demostra den moduan.

02_ONDORIOAK

- Jendeari iritsi ahal izateko medio edota metodoen artean, e-mail kate bat hastea pentsatu zen, gaurko egoeraz eta egin denaz jendea jabetzeko.

-Manifestu eta arau austeen dokumentua batu eta zuzendaritzari Ofizialki zuzentzea erabaki zen juntako Ikasleen ordezkarien bidez, aldaketa eskaeraren lehen aldarri sendotzat erabiliz.

-Mario Sangallirekin biltzeko talde bat osatu zen ikasleen ordezkari bezala gure zalantzak eta bere eritziak argitzeko. Berarekin eguna jartzeko zai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario