2009.12.03_ IRAKASLE-IKASLE KOMISIOAREN OSAKETA

00_EGOERA: IRAKASLEEKIN KONTAKTUAK,

Mario Sangallirekin, departamentuaren proposamenaz hitzegiteko batu da asamblada eta arrera ona izan dugu. Irakasle-ikasle komisio bat sortzeko aukera eta puntu kritikoetan gure interesak defendatzeko aukera ikusi da.

Otsaileko entregako ikasleentzat neurri batzuk eskatu ahal izatea ere interesgarritzat jo da.

01_BILERAKO PUNTUAK

- Juntako ikasleen ordezkariak, BOLONIAKO PLANA onartua dagoela eta nolakoa izando den azaldu digu. Bost urte izando dira, azken hau espezializazioa izanik, sortuko diren 3 lineatan banatua (Patrimonio, territorio, innovación).

- Hau ulertuta, Sangalliren proposamena lantzeko KOMISIO BAT eratzea aipatu da, departamento bakoitzeko irakasle ordezkariak eta ikasleen errepresentazioak osatua.

- Eztabaida egon da, ikasleok arau zehatzak “egiten” aritu beharko genuken, edo hauek eskatzera mugatu. Amaieran, ezinbestekotzat jo da arauak nolabait “kontrolatzea”.

- OTSAILEKO DEIALDIRAKO neurriak eskatzeko ez da erabakirik artu, behar beste afektatu ez egotearren. bi proposamen daude:

·Proiektuaren ahozko aurkezpena tribunalarekin

·Tutore taldeen osaketa Tribunala baino lehen “aurre-zuzenketa” bat egiteko eta honen lana arindu eta hobetzeko.

- Hurrengo Ostiralean Abenduak 11, TITULU ENTREGA OFIZIALA izando da, eta aukera egokitzat ikusten da zerbait egiteko.

02_ONDORIOAK

-Sangallirekin bildu eta KOMISIO bat osatzeko adostasuna, beti ikasleen ordezkaritzarekin eta asambladaren eritzipean.

- OTSAILERA doazen IKASLEEI DEIALDIA, hurrengo egunean etorri eta zer nahi duten edo zer ez duten nahi jakiteko.

- IKASLE ORORI DEIALDIA, batez ere 4-5. mailetakoei gaitera datorkien egoeraz jabetu eta parte hartzeko. Horretarako ahoz-ahokoa eta mail pertsonalak erabiliz.

- Hurrengo bileran, Titulu Entregaren Aurrean zer egin erabakitzeko adostasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario