2009.11.05_ MANIFESTUA ZABALTZEA

00_EGOERA: TRIBUNAL-IKASLE ARTEKO BILERAK

Iraileko deialdiko 14 ikaslek, “ez aurkeztu” oharra zuten euren espedientean eta tutoreen zein ikasleen eskaeraz, Tribunala eurekin banan-banan bildu zen urriaren 28 eta 30ean.

Ondorioak ondokoak izan ziren:

-Ikasle gehienei “proiektuaren arazoak” plantea zizkieten, teknikoak, kontzuptualak edota osatze faltak besteak beste. Zenbait kasutan ikasleek, tribunalak erabilitako argudioak erantzutean PROIEKTUA EZ ZUTELA ULERTU jabetu ziren, ondoko erantzuna jasoz: “explícalo mejor en la próxima entrega”.

-Bilera hauetara tribunaleko 3 kide soilik agertu ziren: A. Zulueta, M. Roca eta M. Mujika.

-Gutxienez 3 ikaslek aprobatu zuten, eurei zuzendutako kritikak azaldu ez ziren irakasleenak zirelako, eta hauek ez zeudenez, Zulueta eta presenteek erabaki zutelako.

01_MANIFESTUA ZABALTZEA

Bildutako ikasleok bi bide erabili genituen:

-IKASLEAK: Maila guztietako ikasleei klaseetatik pasa, egoera gainetik azaldu eta Manifestua irakurri genuen. Baita Arkitekturaz web orriaren berri eman eta jendea gonbidatu ere.

-IRAKASLEAK: Zuzendaritzan eskaera egin genuen irakasleetako bakoitzari manifestuaren kopia bana uzteko buzoiean, baina A.Zulueta jaunak GALARAZI zuen.

Ondorioz, klasez klase joatean bertan zeuden irakasleei zabaldu genien.

02_ONDORIOAK

Prozesuan eta ondoren ikusitakoa:

-IKASLEAK: 3-4. maila arteko ikasleak ez dute ideiarik KAP-ari eta gertatzen ari denari buruz, beraz zail da egoeraren larritasunaz jabetu-araztea. Handik aurrerako ikasle asko interesatuak agertu ziren, baina nahiko desinformatuak.

-IRAKASLEAK: Gehienek egoerarekiko desadostasuna erakutsi ziguten eta zerbait egiteko beharra.

Mario Sangallik proposamen bat egina zuela jakin genuen eta berarekin elkartu ginen eskatu ahal izateko.

Orohar, ikasleon Manifestuak ARAZOAK azaltze ez dituela eta ez dela ulertzen dirudi, beraz ampliatu eta osatzea pentsatu zen. Baina baita ohartu ere berandu gabiltzala eta egoeraren gainean egon behar dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario