2009.10.22_ LEHEN BILERA

00_EGOERA

Iraileko deialdian, nota jaitsiera orokorraz gain, 42 ikasletik 14k, “ez aurkeztu” oharra dute euren espedientean. Hauei ez zaie argibide gehiago eman nahi izan eta tutoreei deitu zaie Urriaren 22an tribunalarekin biltzeko.

01_TRIBUNAL-TUTORE ARTEKO BILERA

Hasteko, zenbait irakaslek bilera honetaz emandako informazioa zabaldu nahi izan da:

-Bilera “ez aurkeztutako” jendearen tutoreekin hitzegin eta nota definitiboak jartzeko zen. Horren ordez PFC sistemaz, tutoreen paperaz etab. hitzegin dute eta ondorioz, datorren astean Ikasle-tutore-tribunal bilerak egongo omen dira “ez aurkeztu” hauek eztabaidatzeko.

-Tribunalak berak, proiektuen maila jeitsieragatik “kezka” azaldu homen du tutore-ikasleen partetik, ez dela euren helburua ulertzen azalduz.

-Proiektu zenbait, oinarrizko Arkitektura-Hirigintza arazoengatik suspenditu omen dira eta besteak beste, tarteko entrega bat plantea gura homen dute hau ekiditeko.

-Beste batzuk, atal konkretuak ez betetzearren suspenditu omen dira eta tutore batzuk kriterio konkretuak eskatu dizkie tribunalekoei.
-Tutorearen paperaz eta erresponsabilitateaz ere izan omen da eztabaida, ea laguntzaile soila den edo zeoze gehiago...
...

02_IKASLE BILERA

60 ikasletik gorako bilera honetan, hainbat gai eta adibide konkretu azaleratu dira. Hemen gai garrantzitsuenak zerrendatzeko saiakera:

-Tribunalaren jarrera, zenbait normativa hauste gauzatu izanagatik; proiektu bakoitzari beharbeste denbora ez eskeintzean proiektuak ez egoki baloratzeagatik; ikasleak egoki ez informatzeagatik eta defentsarako aukerarik ez ematearren.

-Tutoreen papera eta tribunalarekiko zerikusia.

-KAPa baloratzeko eta antolatzeko kriterio konkretuen beharra.

-Tribunal osoak euskara ez ulertzearen arazoa.

-Hau guztia aldatzeko metodo edo sistemen proposamena.

Ematea erabakitako pausuak berriz ondokoak dira:

-Iraileko deialdiko ikasle “suspendituek”, instanzia bana jartzea (guztiek testu beraz) gertatutakoaren azalpenak eskatuz.

-Azken deialdietako ikasleek, egin diren arau-hausteekin desadostasuna azaltzen duen testu bateratu bat gauzatzea.

-Ikasleok oro har, KAPeko arazoak konpontzeko idatzi bat egitea, geure nahiak eta proposamenak azalduz.

(Hau bileran hitzegindakoaren ondorio da ARKITEKTURAZ.COM-en zintzilikatuko da, zuzenketak pentsatu eta hurrengo bileran guztien laguntzaz gauzak definitzeko)

No hay comentarios:

Publicar un comentario