00_EGOERA: PROIEKTUETAKO DEPARTAMENTUAK PROPOSAMENA DAKAR
-Maiatzaren 14ean, proiektuetako departamentuak euren araudi proposamena adostu zuten. Maiatzaren 20ean, R.Barrena eta Iñiguez asanbleakideekin bildu ziren.
01_BILERAKO PUNTUAK
- Irakasleen proposamenarekiko adostasuna.
- Aurrera eramate plana
- Asanblearen etorkizuneko funtzionamendua
02_ONDORIOAK
- Irakasleen proposamena baliozkotzat hartzen da, oraingoa baino eredu egokiagotzat izanik. Alde positiboak, tribunalak proiektua ezagutzea eta zuzenketetan ikuspuntu aberastasuna direla uste dugu. Arazoak ere ageri dira ordea, baina irakasleen aldetik Profesionaltasunez eta Kalitatezko hezkuntza emanez aritzen badira, bideragarri deritzo asanbleak.
- Arazoak:
·tutorea desagertzea eta ondorioz jarraipen flexibleago bat zena galtzea
·proiektuaren jarraipena minimoetara murriztea (ordubeteko zuzenketa 3 hilean behin)
·irakasleak “eskakeatzea”, aurrez gertatzen zen bezala.
·…
-Aurrera eramate Planaz, irakasleekin adostu da junta berezi bat deitzeko 2 astean, proposamena aurrera ateratzeko. Bitartean juntakideekin hitzegiten joatea eta juntan presente egotea beharrezko direla uste dugu.
-Asanblearen etorkizunaz, beharrezko ikusten da jarraipen serio bat, irakasleen aldetik etorkizunean ere egon litezkeen arau austeak kontrolatu eta salatzeko tresna bezala.